XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez zan gauza erreza beretzat idaztea, idazle izatea, baiña liburu bat beintzat oso ederra ta aztergarria itzi eban idatzita, elertiaren kondairan leku bat irabazteko naikoa dan liburua.

Baiña... bera ori jakin barik il zan.

Jakingarriak.

Sendi aberats baten jaioa dogu Malcolm Lowry, 1919'ko uztaillaren 28'an New Brighton'en mundura agertua.

Ibiltaldiak egiten zan zalea eta bere ibillaldiok benetan arrigarriak dira.

Cambridge'ko Ikastetxe Nagusi ospetsuan atera eban Anglotarren Filoloji arloan Baimendun-agiria.

Ez eban bere bizitzan ezik ikusi, diru aldetik beti ondo ibilli zan, bere etxekoak aberatsak ziralako.

1934'an ezkondu zan Iparrameriketako antzezlaria zan Jan Gabrial emakumeagaz eta sei urte iraun eban ezkontza onek.

Gero banatu egin ziran eta urrengo urteak ibilli ta ibilli igaro ebazan, batez be Europa'n ta Ameriketan.

Barriro be ezkondu zan elebarrigillea zan Bonner Margarie'gaz.

Bere eriotzea 1967'ko ekainillaren 27'an izan zan, 47 urtekoa zala eta, antza dagoenez, edanda egoan une baten pozoia artuta, bere burua il eban.

Idazlea.

Bere idazte-lanean Lowry'k ez eban sekula bide argi ta egokirik aurkitu.

Bere idaz-lanetan ospetsuenak liburu bi dira: Ultramarine eta Sumendipean, lenengoa 1933'an idatzia eta bigarrena 1947'an.

Lenengoa elebarria da eta bere bizitzako jazokizunak artzen dauz, batez be sortalde urrinean egindako ibillaldi bat azalduz.

Bigarrena, naizta aztertzailleak arduraz artu, ez zan geiegi zabaldu.

Lowry edontzi biurtua.